Edozein pertsona fisiko nahiz juridiko jar daiteke harremanetan Arartekoarekin egoitza elektronikoaren bidez. Komenigarria da nork bere burua identifikatzeko ziurtagiri digital bat erabiltzea, baina zerbitzu batzuetara datu pertsonalak idatziz ere sar daiteke.Egoitza elektronikoa 24 orduz egongo da erabilgarri, urteko 365 egunetan.
Kontsultatu "identifikazio-sistemak" deritzan atala.
Erregistro elektronikoa aurrez aurreko erregistroaren antzekoa da. Dokumentazioa edo eskaera zerbitzu honen bidez aurkeztuta, alferrikako joan-etorriak eta itxaronaldiak saihesten dira.
Sartu izapideen katalogoan eta ikusi ea eskaera erregistro elektronikoaren bidez egin daitekeen. Aukeratu izapide edo eskaera zehatza. Bete formularioan eskatutako datuak eta erantsi beharrezkoak iruditzen zaizkizun agiriak. Izapidea egin ondoren, eskaera-egiaztagiria emango da, deskargatu edota inprimatu ahal izateko.
Erregistro elektronikoa eguneko 24 orduetan dago erabilgarri, urteko egun guztietan. Dena den, arrazoi teknikoak direla eta, zerbitzu etenaldiak gerta daitezke noizean behin. Hala gertatuz gero, horren berri emango da "zerbitzu etenaldiak" atalean.
Epeak zenbatzeko, Arartekoaren erregistro elektronikoak kontuan hartuko ditu egoitza elektronikoaren data eta ordu ofizialetik igarotako egun baliodunak edo naturalak.Eskatzaileek epeak betetzeari dagokionez, honako gai hauek hartuko dira kontuan:
Erregistro elektronikoa erabiltzeko, egoitza elektronikoan ezarritako identifikazio-sistemetakoren bat erabili behar da. Gainera, kontuan izan behar dira dagokion atalean azaltzen diren betekizun eta gomendio teknikoak.
Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 41.1, artikuluak lehentasuna ematen die bitarteko elektronikoen bidezko jakinarazpenei. Edonola ere, horrela egingo dira interesduna bide horretatik jasotzera behartuta dagoenean.
Beraz, jakinarazpen elektronikoak borondatezkoak dira behartuta ez dauden interesdunentzat. Norberak edonoiz erabaki eta jakinarazi ahal izango dio ARARTEKOARI aurrerantzean jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egin nahi dituela edo horrela egiteari utzi nahi diola.
Arau beraren 43.1 artikuluarekin bat, jakinarazpen elektronikoa egoitza elektronikoaren bitartez egingo da, bai jakinarazpen elektronikoa borondatez aukeratu den prozeduretan, bai jakinarazpen elektronikoak derrigorrezkoak diren prozeduretan.
Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluak behartzen duen kasuetan, hori izango da jakinarazpen bidea, administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez komunikatzeko betebeharraren ondorioz.
Zerbitzu honek konfidentzialtasun, egiazkotasun eta pribatutasun berme guztiak betetzen ditu, parte-hartzaileen nortasuna eta komunikazioen segurtasuna bermatze aldera.
Jakinarazpen elektroniko bat jaulkitzen den bakoitzean, ARARTEKOAK e-posta bat bidaliko du zuk adierazitako helbide elektronikora. Kontuan izan e-posta hori informatzeko baino ez dela.Sar zaitez maiz zure jakinarazpen elektronikoen postontzian, jakinarazpen berririk jaso duzun egiaztatzeko. Ez utzi pasatzen 10 egun natural baino gehiago, hori baita araudiak ezartzen duen epea jakinarazpenetan sartzeko. Bestela, behin epe hori igarota, ARARTEKOAK ulertuko du jakinarazpena errefusatu egin duzula, eta egintza jakinarazitzat emango du ondorio guztietarako, non eta ez den egiaztatzen, ofizioz edo norbaiten eskariz, jakinarazpenean sartzea ezinezkoa izan dela arrazoi tekniko edo materialengatik.Postontzian jakinarazpen berriak onartu edo errefusatu ahal izango dituzu. Une horretan pertsona fisikoa edo juridikoa jakinaren gainean dagoela ulertuko da, eta onartutako edo errefusatutako jakinarazpenak kontsultatu ahal izango ditu.Jakinarazpena onartzean edo errefusatzean, jaso izanaren agiria bidaliko da, eta bitarteko elektronikoen bidez sinatu beharko da.
Jakinarazpen elektronikoaren zerbitzuan harpidetzeko edo baja emateko hainbat modu daude.
1.- "Jakinarazpen elektronikoak harpidetzeko edo baja emateko baimena" eskabidea erabiliz
Bete beharreko formularioan, "Hautatu jakinarazpenak jasotzeko bidea" testuaren azpian, hiru aukera daude:
2.- Eskaera jakin bat izapidetzeko prozesuan
NIRE DATUAK atalean dagoen "JAKINARAZPEN ELEKTRONIKOEN POSTONTZIA" zerbitzura sartuz.Zerbitzu hau nola erabili jakiteko, sakatu hemen.
Bai. NIRE DATUAK atalean dagoen "DATU PERTSONALAK” zerbitzura sartuz.
Zerbitzu honi buruz gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Bai. ZURE erregistro oharpenak kontsulta ditzakezu NIRE DATUAK atalean dagoen "ERREGISTRO OHARPENAK” zerbitzura sartuz.
Ararteko erakundeak elektronikoki igorri eta sinatutako dokumentuek egiaztatzeko kode seguru bat (EKS) dute. Kode hori automatikoki sortzen da eta paperezko agiria kopia autentikotzat ematen du legezko ondorio guztietarako. Aldi berean, agiria erakundearen artxibo elektronikoan aurkitzeko balio du. Agiri baten benetakotasuna baliozkotzeko edo egiaztatzeko, sar zaitez BESTE ZERBITZU BATZUK ETA ZERBITZU OROKORRAK ataletan dagoen “DOKUMENTUAK BALIOZKOTZEA ETA EGIAZTATZEA” zerbitzura, EKS kodea idatzi eta agiriaren jatorrizko bertsioa formatu elektronikoan deskargatu ahal izango da.Zerbitzu honi buruz gehiago jakiteko, sakatu hemen.