Eskubideak baliatzea - Kexak edo iradokizunak egiteari dagozkionak

Nork egin ditzake?

Edonork iradokizunak edo kexak egin ahal izango ditu Ararteko erakundeak eman dizkion zerbitzuen gainean.

Nola egin ditzake?

Ikonoa

Postaz: Ararteko, Prado 9, 01005 Vitoria-Gasteiz.

Ikonoa

Internet bidez: Arartekoaren egoitza elektronikoaren bitartez

Ikonoa

E-postaz arartekoa@ararteko.eus

Ikonoa

Aurrez aurre: herritarrei arreta emateko Arartekoaren bulegoetan

Vitoria-Gasteiz: Prado 9. 01005. Tel.: 945 13 51 18 
Bilbao: Albia eraikina. San Bizente 8, 11.a. 48001. Tel.: 944 23 44 09
Donostia/San Sebastián: Arrasate 19, 1.a. 20005. Tel.: 943 42 08 88

Deskarga daitekeen formularioa Arartekoaren webgunean (www.ararteko.eus).

Gehienez ere 20 eguneko epean, Gizarte Harremanetako, Azterlanetako eta Modernizazioko Zuzendaritzak interesdunari erantzungo dio. Erantzunean hobekuntza-iradokizunak baloratuko dira edo barne-kudeaketa zuzendu edo hobetzeko zer neurri hartu diren adieraziko da