Web ataria
ES
Castellano
EU
Euskara
Identifikatu
Egoitza elektronikoa
No hay subtitulo
Menu
Egoitza elektronikoa
✕
Nire datuak
Datu pertsonalak
Sinaduren postontzia
Jakinarazpen elektronikoen postontzia
Erregistro oharpenak
Zerbitzu orokorrak
Herritarrak artatzeko bulegoak
Kontratatzailearen profila
Gardentasunaren ataria
Hornitzailearen ataria eta fakturazio elektronikoa
Dokumentuak baliozkotzea eta egiaztatzea
Izapideak
Izapideen katalogoa
Jakinarazpen elektronikoak
Jakinarazpen elektronikoei buruzko informazioa
Jakinarazpen elektronikoen postontzia
Jakinarazpen elektronikoetan harpidetzeko edo baja emateko baimena
Itzuli
Inprimatu
Zure eskubideak babesten
Hasiera
> Zure eskubideak babesten
Zerbitzu karta honen bidez, Arartekoak zer zerbitzu eskaintzen dituen eta nola lan egiten duen azaldu nahi die herritarrei. Halaber, bertan adierazten da erakunde honetako kideek zer-nolako konpromisoak hartzen dituzten jarduteko eskatzen dieten pertsonekiko harremanetan, kalitate, ebaluazio eta gardentasun estandarrei jarraiki.
Arartekoaren egitekoa
Arartekoaren egitekoa erakundearen administrazio-jokabide onari buruzko indarreko kodean adierazten da.
"Arartekoa (Euskadiko herriaren defendatzailea edo Ombudsperson deritzana) eskubideak bermatzeko erakunde bat da, burujabea eta alderdikeriarik gabekoa, Eusko Legebiltzarrak sortua.
Herritarrei laguntzen die, batez ere herri-administrazioekin arazoak dituztenei, administrazio txarra edo jarduera desegokiak gertatu diren kasuak ebatziz; informazioa eta aholkuak ere ematen dizkie pertsonen eskubideekin zerikusia duten egoerei edo arazoei buruz.
Era berean, herri-administrazioak ikuskatuko direla bermatzen duen erakundea da eta, gizarte-erakundeen ezinbesteko laguntzarekin, politika publikoak aztertzen ditu eta gomendioak proposatzen dizkie botere publiko eskudunei, herritar guztien benetako berdintasun eraginkorrerako eskubidea hobeto bermatzeko."
Arartekoaren loturiko araudia
Arartekoaren 3/1985 Legea, otsailaren 27koa, Eusko Legebiltzarrarena
. Arartekoaren irudia sortu eta arautu zuen,
Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomi Estatutuan
ezarritakoari jarraiki (15. artikulua).
Arartekoaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Araudia
. EHAAn argitaratu zen, 56. zenbakian (2010eko martxoaren 24an).
Ebazpena, 2017ko abuztuaren 30ekoa, Arartekoarena
, Ararteko erakundearen administrazio-jokabide egokirako kodea onartzen du. EHAAn argitaratu zen, 180. zenbakian (2017ko irailaren 20an).
Zerbitzu-kartaren arduraduna
Arartekoko Gizarte Harremanetako, Azterlanetako eta Modernizazioko Zuzendaritzak:
zerbitzu-karta kudeatzen du eta bere bilakaera aztertzen du.
erantzun eta ebatzi egiten ditu karta horretaz edo Arartekoaren informazio publikorako sarbideaz herritarrek egiten dituzten eskaerak.
Itzuli
Inprimatu