Maila guztietan kalitateko zerbitzua eskaintzeko, Arartekoak konpromiso batzuk hartu ditu bere zerbitzuetan erantzuteko epeei dagokienez. Epe horiek beti beteko dira, behar bezala justifikatutako gehiegizko lana sortzen denean izan ezik. Egunetan finkatutako epeetan, egun baliodunak direla ulertuko da.
(1) Harremanetarako bitartekoa. Arartekoak bitarteko telematikoa erabiliko du administrazioekin dituen harremanetan. Kexagileekin dituen harremanetan, berriz, haiek aukeratutako bitartekoa erabiliko du, urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak) 14 artikuluan ezarritakoaren arabera.