Web ataria
ES
Castellano
EU
Euskara
Identifikatu
Egoitza elektronikoa
No hay subtitulo
Menu
Egoitza elektronikoa
✕
Nire datuak
Datu pertsonalak
Sinaduren postontzia
Jakinarazpen elektronikoen postontzia
Erregistro oharpenak
Zerbitzu orokorrak
Herritarrak artatzeko bulegoak
Kontratatzailearen profila
Gardentasunaren ataria
Hornitzailearen ataria eta fakturazio elektronikoa
Dokumentuak baliozkotzea eta egiaztatzea
Izapideak
Izapideen katalogoa
Jakinarazpen elektronikoak
Jakinarazpen elektronikoei buruzko informazioa
Jakinarazpen elektronikoen postontzia
Jakinarazpen elektronikoetan harpidetzeko edo baja emateko baimena
Itzuli
Inprimatu
Erabiltzaileen eskubideak
Hasiera
> Erabiltzaileen eskubideak
Ararteko erakundeko erabiltzaileek eskubidea dute:
Informazio argia eta osoa lortzeko
, erakundearen jarduera orokorrari eta eskubideak defendatu eta babesteko jarduerei buruz.
Informazioa eta orientazioa jasotzeko
, kexa bat egiteak dakartzan betekizun juridiko edo teknikoen inguruan.
Orientazioa lortzeko
, Arartekoaren eskumenetik at dauden gaiak nola bideratu jakiteko.
Arreta euskaraz eta gaztelaniaz jasotzeko
eta prozedurako hizkuntza aukeratzeko.
Arartekoko langileek
begirunez trata ditzaten
. Langile horiek erraztu egingo diete beraien eskubideak gauzatzea eta betebeharrak betetzea.
Arreta-emailea nor den eta zer lanpostu betetzen duen
jakiteko.
Kexa bat egiteko
, beren eskubideak agian urratu egin dituztela uste badute, eta kexa idazteko aholkuak eskatzeko.
Aurrez aurre edo telefonoz
Arartekoko langileen
laguntza jasotzeko
, erakundearekin dituzten harremanetan bitarteko elektronikoak erabiltzeko.
Arartekoaren aurrean aholkulari baten laguntzarekin jarduteko
, beren eskubideak babesteko beharrezkoa iruditzen bazaie.
Arartekoak kexa-idazkia edo kontsulta hartu duela adierazten duen
egiaztagiria jasotzeko
, eta erakundeari ematen dizkioten jatorrizko agiriak berreskuratzeko.
Kexak eta kontsultak Arartekoa arautzeko Legean ezarritako prozeduraren arabera
izapidetzeko
.
Ararteko erakundearekin harremanetan jartzeko
bidea aukeratzeko
, eta hori aldatu ahal izateko, egokia iruditzen zaienean.
Sektore publikoko bitarteko elektronikoekin zerikusia duten
eskubideak baliatzeko
. Eskubide horiek ematen dituzte urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) eta hori garatzen duen martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuak (Sektore publikoaren bitarteko elektronikoen bidezko jardunaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onartzen duena).
Kexa edo kontsulta-espedientearen
tramitazio-egoera edonoiz jakiteko
, eta espedientean dauden agirien edukia ikusteko, abenduaren 9ko 19/2013 Legeak (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa) 14.1 k) artikuluan ezarritako mugarekin.
Kexan azterturiko gaiaz hartu den
erabakia jasotzeko
.
Zuzeneko informazioa, errespetuzkoa
eta egoera pertsonal, sozial eta kulturalera egokitua jasotzeko.
Informazio orokorra nahi duten moduan jasotzeko
: aurrez aurre, idatziz, telefonoz edo bitarteko telematikoen bidez.
Arartekoak beharrezko neurriak hartzeko, desgaitasun fisiko, sentsoriala edo intelektuala dutenek beren eskubideak erabat balia ditzaten
. Horretarako, antolaketa-, teknika-, komunikazio- edo zeinu-interpretazioko jarduerak burutuko dira, eta herritarrei arreta emateko langileak trebatuko dituzte.
Arartekoak adingabeei arreta berezia eskaintzeko
, ezarritako protokoloen eta prozeduren arabera, beharrezko laguntza eta babesa jaso ditzaten kexa egitean eta, beharrezkoa balitz, ikerketa-prozedura osoan.
Haurrak eta nerabeak babesteko barne-politikatik eratorritako eskubideak izateko
. Eskubide horiek Arartekoaren 2020ko urriaren 8ko Ebazpenean agertzen dira (ebazpen horren bidez onartu zen Haurrak eta Nerabeak Babesteko Arartekoaren Politika).
Arartekoaren
ahozko eta idatzizko jakinarazpenetan hizkera ulergarria erabiltzeko
, eta beharrezkoak diren azalpenak lortzeko.
Datu pertsonalak babesteko
, ezarri beharreko araudiarekin eta Arartekoak onartu eta bere web orrian argitaratutako pribatutasun politikarekin bat etorriz.
Jendearentzat eskuragarri dauden agiri-funtsak eta datu-baseak
kontsultatzeko
. Nolanahi ere, ikerketak dirauen bitartean, kexagilearen konfidentzialtasuna bermatuko da, eta erabat isilean gordeko dira ikertutako egintza, ez-egite, jokaera edo zerbitzuekin zerikusirik ez duten partikularren eta erakundeen datuak.
Kexa ixten den unean
, erakundearen funtzionamenduari eta eraginkortasunari buruzko
iritzia emateko
.
Erakundearen funtzionamenduaren gaineko erreklamazioak
eta iradokizunak egiteko.
Arartekoak daukan
informazio publikoa eskuratzeko
.
Arartekoaren administrazio-jokabide egokiaren printzipio orokorretatik eratorritako
eskubideak baliatzeko
. Eskubide horiek Arartekoaren 2017ko abuztuaren 30eko Ebazpenean jasota daude (horren bidez onartu zen Ararteko erakundearen administrazio-jokabide egokirako kodea).
Itzuli
Inprimatu