Hasiera

Arartekoren pribatutasun politika

Ararteko erakundearen pribatutasun politika

Agiri honetan informazio interesgarria aurkituko duzu Arartekoak zure datu pertsonalak tratatzeko moduaz eta dauzkazun eskubideez, honako arau hauen arabera: 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO) eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

I. Arduraduna eta berarekin harremanetan jartzeko bideak

Arartekoa Euskadiko herriaren defendatzailea edo Ombudsmana da. Erakunde burujabea eta alderdikeriarik gabea da eta Euskadiko herritarrei zerbitzu publikoa egiten die, euskal administrazio publikoen jarduerekin zerikusia duten kexetan eta kontsultetan. Era berean, pertsonen eskubideak babesteko eginkizuna du legez. Informazio gehiago lor dezakezu hemen: www.ararteko.eus.

Arartekoarekin harremanetan jartzeko bideak:

II. Datuak babesteko ordezkaria

Arartekoan Inmaculada de Miguel Herrán izendatu dute Datuak babesteko ordezkari. Berarekin harremanetan jar zaitezke lopd@ararteko.eus postaren bitartez.

III. Zure eskubideak baliatzea

Eskubide hauek baliatu ahal izango dituzu:

  1. Zure datu pertsonaletan sartzeko eskubidea, zeintzuk tratatzen ari diren eta haiekin zer trataera-eragiketa burutu diren jakiteko.
  2. Oker dagoen edozein datu pertsonal zuzentzeko eskubidea.
  3. Zure datu pertsonalak kentzeko eskubidea, hori egin daitekeenean.
  4. Zure datu pertsonalak tratatzeari aurka egiteko eskubidea, batez ere Interneten irudia erabiltzearekin lotutakoa. Aurka egiteko eskubidea gauzatzen bada, zure datuak kenduko dira, Arartekoak premiazko bidezko interesik ez badu behintzat, edo kexak azaldu, izapidetu edo defendatzeko behar ez baditu.
  5. Zure datu pertsonalen tratamendua mugatu dadin eskatzeko eskubidea, baldin eta datu-tratamenduaren zehaztasuna, legezkotasuna edo premia zalantzazkoa bada. Halakoetan, datuak gorde ahal izango ditugu, kexak izapidetzeko edo defendatzeko.
  6. Zure datu pertsonalak tratatzeari aurka egiteko eskubidea, bidezko interesa baldin bada datu horiek tratatzeko ahalmena ematen digun legezko oinarria. Arartekoak zure datuak tratatzeari utziko dio, premiazko bidezko interesik ez badu behintzat, edo kexak azaldu, izapidetu edo defendatzeko behar ez baditu.
  7. Zure datuak eramateko eskubidea, betiere datu horiek tratatzeko ahalmena ematen digun legezko oinarria kontratu-harremana edo zure baimena baldin badira.
  8. Arartekoari emandako baimena baliogabetzeko eskubidea.

Bestalde, Datuak Babesteko Euskal Agentziari kexa egiteko eskubidea duzu, baldin eta, zure ustez, datuak babesteari buruzko legeria urratu bada, zure datu pertsonalak tratatzeari dagokionez.

IV. Arartekoak egindako datu-tratamenduen gaineko informazioa

Arartekoak Tratamendu Jardueren Erregistroa dauka. Bertan zehatz-mehatz azaltzen da tratamendu arduradunak egindako tratamenduetako bakoitza:

  1. Komunikazioa, hedapena eta gizarte-sareak. Helburuak:
    1. Erakundearen komunikazioa kudeatzea: hedapena.
    2. Pertsonekiko elkarrekintza kudeatzea, posta elektronikoz, postaz, telefonoz, gizarte-sareko inguruneen bidez eta web orriaren bitartez.
    3. Gizarte-sareak erabiltzeak berekin dakar nazioarteko datu-transferentzia egitea. Horren berri ematen da dagokion atalean (ikusi Nazioarteko datu-transferentziak atala).
  2. Kontularitza eta kudeaketa ekonomikoa. Helburua:
    1. Kontratazio eta gastu espedienteak, kontularitza-, zerga- edo tributu-agiriak kudeatu eta izapidetzea, baita ere erakundearen funtzionamendurako beharrezkoak diren erosketak kudeatzea eta hornitzaileei ordaintzea.
  3. Kexak eta kontsultak kudeatzea. Helburua:
    1. Herritarrek Arartekoari egindako kexa-idazkiak eta kontsultak kudeatzea, izapidetzea eta bilakaera aztertzea, baita ere horien ondorioz irekitako espedienteak eta ofizioz hasitakoak.
  4. Giza baliabideak kudeatzea. Helburua:
    1. Langileak kudeatzea, nominak egitea, prestakuntza eta laneko istripuak prebenitzea.
  5. Beken deialdietako parte-hartzaileak. Helburua:
    1. Ikerketa aplikatuko bekak emateko prozesuak kudeatu eta izapidetzea.
  6. Harremanetarako pertsonak. Helburua:
    1. Arartekoa, bere eginkizunak betetzean, zenbait pertsona era erakunderekin jartzen da harremanetan. Harremanetarako pertsonekin, erakundeekin, enpresekin, administrazioekin, elkarte eta beste organizazio batzuekin duen harreman hori kudeatzea.
  7. Agirien sarrera eta irteera erregistratzea. Helburua:
    1. Informazioaren eta agirien sarrera eta irteera erregistroa kudeatzea.

Baldin eta, behar bezala justifikatuta, Tratamendu Jardueren Erregistroari buruzko xehetasun gehiago jakin behar baduzu, Arartekora jo dezakezu, 1. atalean zehaztutako bideren bat erabiliz.

V. Datuak gordetzea

Ematen dizkiguzun datu pertsonalak zertarako eskatzen diren, horrexetarako gordeko dira beharrezkoa den denboran. Beste erantzukizun batzuk egon daitezkeenean, behar-beharrezko denboran gordeko dira, tratamendu horiek legitimatzen dituen oinarriaren arabera. Era berean, datu pertsonalak artxibategiei eta dokumentazioari buruzko araudiaren arabera gordeko dira, araudi hori ezartzen zaienean.

VI. Segurtasuna

Ezarritako segurtasun neurriak bat datoz administrazio elektronikoaren arloko Segurtasuneko Eskema Nazionalean aurreikusitakoekin. Horiek behar bezala azalduta daude Ararteko erakundearen informazioaren segurtasuna osatzen duten agirietan.

VII. Isilpekotasuna

Web gunearen bitartez edo zurekin ditugun komunikazioetan biltzen ditugun datuak isilean tratatuko dira, eta horiek sekretuan gordeko ditugula hitzematen dugu, ezarri beharreko legerian ezarritakoaren arabera.

VIII. Nazioarteko datu-transferentziak

Gizarte-sareetan irudiak erabiltzeari buruz, jakin behar duzu gizarte-sareetan datuak argitaratzen badira, nahitaez nazioarteko datu-transferentzia egiten dela Facebook, Inc.-era, Google, Inc-era (YouTube erabiltzen bada), Twitter, Inc.-era (esteka hori erabiltzen bada); enpresa horiek AEBetan dute egoitza eta EU-US Privacy Shield Akordioari heltzen diote (2016/679 EB Erregelamenduaren 45.1 artikuluan babestua). Flickr erabiltzen bada, SmugMug Inc.-era egiten da datu-transferentzia, horren pribatutasun politikan definitutako baldintzen pean. Enpresa horrek AEBetan du egoitza.

Arartekoaren ardurapeko tratamenduetan (Tratamendu Jardueren Erregistroak agertzen direnak) ez dago aurreikusita nazioarteko datu-transferentziarik egitea, beharrezkoak ez badira behintzat, legezko betebehar bat betetzeko edo Arartekoaren eginkizunarekin lotutako interesak babesteko.

IX. Pribatutasun politika eguneratzea

Baliteke pribatutasun politika hori eguneratu behar izatea. Horregatik, komenigarria da zuk aldizka berrazter dezazun, ahal bada, bildutako informazioa zer motatakoa den eta nola tratatzen den jakiteko asmoz web gunean sartzen zaren bakoitzean. Hala ere, pribatutasun politika horren aldaketaren batek zehazki zure datu pertsonalen tratamenduari eragiten badio, behar bezala jakinaraziko dizugu.

Pribatutasun politika hori 2019ko urtarrilaren 28an eguneratu da azkenekoz (2. bertsioa), izan ere, indarrean jarri da 3/2018 Lege Organikoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Kontuan hartu da Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak 2018ko urrian egindako txostena; han ezarri zuen DBEOko zer gomendio bete behar diren web orrietako pribatutasun-politiketan.

Loturak

Azken eguneratzea
2019ko otsailaren 4a
Laguntza Egun baliogabeen egutegia Zerbitzu etenaldiak Erregistro elektronikoa Kontratatzailearen profila Eman zure iritsia funtzionamenduaz eta zerbitzuez Agiriak baliozkotzea eta egiaztatzea Fakturazio elektronikoa Gardentasun ataria

Arreta zuzeneko bulegoak