Hasiera > Informazio publikoa > Garrantzi juridikoa duen informazioa

Garrantzi juridikoa duen informazioa

Atal honetan ezagutzera ematen dugu Ararteko erakundea arautzen duen araudia, baita bere arauzko ahalmenean oinarrituta ematen dituen ebazpenak ere (Gardentasun Legearen 7. artikulua).

Ararteko erakundea otsailaren 27ko 3/1985 Legeak arautzen du, eta lege hori Autonomi Estatutuaren (15. artikulua) ondoriozkoa da.

Legearen xedapenak Arartekoaren antolaketa eta funtzionamendurako araudian garatuta daude.

Orobat, Eusko Legebiltzarraren Araudiko 1. kapituluko V. idazpuruak arautzen ditu Arartekoarekiko harremanak.

Ararteko erakundeak ez dauka legegintzako lege eta dekretuak egiteko legegintza ahalmenik. Hala ere, badu ahalmena erakundearen araudiko xedapenak garatzeko, zenbait ebazpenen bitartez. Hemen eskura ditzakezu.




GAI HONEKIN LOTUTAKO ESTEKAK

GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK

2017ko ekainaren 7a