Hasiera > Atariko informazioa > Gardentasun ebazpena eta politika

Gardentasun ebazpena eta politika

Herri-erakundeok gardenak izan behar dugu, hau da, eraginkortasunez ezagutarazi behar dugu zer egiten dugun eta zenbat gastatzen dugun, nola egiten dugun eta nola gastatzen dugun. Are gehiago, bideak eta moduak jarri behar ditugu herritarrek informazioa eskuratzeko eskubidea erabil dezaten. Arartekoak bere egiten ditu printzipio horiek eta horien arabera jokatu nahi du. Horregatik, 2013. urteaz geroztik, web gunean informazio ahalik eta zehatzena eta zabalena ematen du bere lanaz, jarduerez, antolaketaz, aurrekontuaz, kudeaketa ekonomikoaz eta Arartekoko langile multzoa osatzen duten lanpostuetako soldatez.

Epigrafe honetan informazio hau eskaintzen dizugu: Arartekoak iaz egindako jarduerak (laburpen zehatza, urteko estatistikan eta Eusko Legebiltzarrari ematen zaion urteko txostenean garatua), indarrean dagoen aurrekontua (aurrekontu partidekin eta erakundeko langileen soldatekin), kontratuak eta aurrekontua gauzatzea.

Horretarako, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean ezarritako informazio eta edukien egitura erabiliko dugu.

Edonork balia dezake Arartekoak daukan informazio publikoa eskuratzeko eskubidea (Gardentasun Legearen 12. artikulua). Horretarako, gardentasun atari honetan, 'Informazioa eskuratzeko eskubidea' izeneko atalean zehaztuta dagoen prozedura erabil daiteke (eduki honetan bertan ere eskuragarri dago).




GAI HONEKIN LOTUTAKO EDUKIAK

GAI HONEKIN LOTUTAKO ESTEKAK

2017ko ekainaren 7a