Hasiera > Atariko informazioa > Gardentasun legea

Gardentasun legea

19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoak, xede hauek ditu: jarduera publikoaren gardentasuna zabaldu eta indartzea, jarduera horri buruzko informazioa eskuratzeko eskubidea arautu eta bermatzea, eta arduradun publikoek bete beharreko gobernu onaren betebeharrak ezartzea.

Gainera, entitate, organismo eta erakunde publikoei dagozkien argitaratze-betebeharrak ezartzen ditu, beraien jardueran gardentasuna berma dezaten, eta herritarrek informazio publikoa eskuratzeko duten eskubidea arautzen du.

Lege hori 2015eko abenduaren 11n jarri zen indarrean bete-betean autonomia erkidegoetako administrazio eta erakundeentzat eta tokiko erakundeentzat.

Euskal Herrian, erakunde hauei ezartzen zaie: Eusko Jaurlaritzari, Eusko Legebiltzarrari, Arartekoari, tokiko erakundeei, erakunde autonomoei, izaera juridiko propioa duten eta edozein administrazio publikori edo horien mendekoei lotutako zuzenbide publikoko erakundeei, unibertsitate publikoak, alderdi politikoak, sindikatu erakundeak, enpresa erakundeak, eta abar barne direla.

Oinarrizko legeria da, eta publizitate aktiboari dagokionez, aldatu eta zehaztu daiteke, erakunde-esparru bakoitzeko legeria propioa erabiliz.




GAI HONEKIN LOTUTAKO ESTEKAK

2017ko maiatzaren 22a