Izapidearen helburua
Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 41.1, artikuluak lehentasuna ematen die bitarteko elektronikoen bidezko jakinarazpenei.
Jakinarazpen elektronikoak borondatezkoak dira behartuta ez dauden interesdunentzat.
Eskaera honen bitartez, norberak edonoiz erabaki eta jakinarazi ahal izango dio ARARTEKOARI aurrerantzean jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egin nahi dituela edo horrela egiteari utzi nahi diola.
Non eta nola aurkeztu
- Egoitza elektronikoan, 'Online izapidetu' esteka erabiliz, orri honen bukaeran
- Aurrez aurre, herritarrak artatzeko bulegoetan. Arreta hobea eman ahal izateko, aldez aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen da.
- Postaz, helbide honetara::
Ararteko
Prado, 9
01005 Vitoria-Gasteiz