Hasiera -> Zerbitzu orokorrak -> Erregistro elektronikoa

Erregistro elektronikoa


 

Zerbitzu honen bidez, eskaerak, idazkiak eta jakinarazpenak jaso eta bidal daitezke, ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 24. artikuluan xedatutako moduan eta han ezarritako irismenarekin. Erregistro elektronikoa erabilgarri dago eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan, arrazoi teknikoengatik etenaldiak egiten direnean izan ezik, eta Arartekoaren erregistro orokorrarekin finkatuko da ondorio juridiko guztietarako.

Erregistro elektronikoak Arartekoari dagozkion egun eta ordu ofizialak izango ditu, Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalak ezarritakoaren arabera. Eusko Jaurlaritzaren jarduerei eta prozedurei dagokien egun baliogabeen egutegia ezarri beharko da.

Eskaera, idazkia edo jakinarazpena jasotzen edo irteten den unean erregistro elektronikoaren euskarri den informazio-sisteman indarrean dauden eguna eta ordua izango dira erreferentziakoak.

Eskaerak, jakinarazpenak edo idazkiak egun baliogabeetan aurkezten badira, biharamuneko lehen orduan egin direla ulertuko da. Horretarako, dagokion sarrera-idazpenean idatzita agertuko da egiaz zein egunetan eta ordutan jaso den eskaera, idazkia edo jakinarazpena, baina, egiaztatzeko mezuan, hurrengo egun baliodunaren zero ordua eta minutu bat jarriko da.

Erregistro elektronikoa erabili nahi izanez gero, nork bere burua modu seguruan identifikatu behar du, egoitzak onartutako sinadura elektronikoetako baten bitartez.

Izena
 
 
Bilatu

 

IZENA
Aurrez aurre - Arreta zuzeneko bulegoak
Jarduteko eskaera (kexa edo kontsulta) ZIURTAGIRIAREN BIDEZ - ERREGISTRO ELEKTRONIKOA

       

Erregistro elektronikoa

Dokumentu nagusia

 
1 eduki     
Laguntza Egun baliogabeen egutegia Zerbitzu etenaldiak Erregistro elektronikoa Kontratatzailearen profila Eman zure iritsia funtzionamenduaz eta zerbitzuez Agiriak baliozkotzea eta egiaztatzea Fakturazio elektronikoa Gardentasun ataria

Arreta zuzeneko bulegoak