Hasiera -> Egoitza elektronikoari buruz -> Arartekoren pribatutasun politika -> Jakinarazpen elektronikoak

Jakinarazpen elektronikoak

Zer da?

Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 41.1, artikuluak lehentasuna ematen die bitarteko elektronikoen bidezko jakinarazpenei. Edonola ere, horrela egingo dira interesduna bide horretatik jasotzera behartuta dagoenean.

Beraz, jakinarazpen elektronikoak borondatezkoak dira behartuta ez dauden interesdunentzat. Norberak edonoiz erabaki eta jakinarazi ahal izango dio ARARTEKOARI aurrerantzean jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egin nahi dituela edo horrela egiteari utzi nahi diola.

Arau beraren 43.1 artikuluarekin bat, jakinarazpen elektronikoa egoitza elektronikoaren bitartez egingo da, bai jakinarazpen elektronikoa borondatez aukeratu den prozeduretan, bai jakinarazpen elektronikoak derrigorrezkoak diren prozeduretan.

Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluak behartzen duen kasuetan, hori izango da jakinarazpen bidea, administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez komunikatzeko betebeharraren ondorioz.

Zerbitzu honek konfidentzialtasun, egiazkotasun eta pribatutasun berme guztiak betetzen ditu, parte-hartzaileen nortasuna eta komunikazioen segurtasuna bermatze aldera.

Zer behar da?

  • Zerbitzu hau erabiltzeko, NAN elektronikoa edo onartzen diren ziurtagirien zerrendako beste ziurtagiri digital bat izan behar da.
  • Kontuan izan behar dira egoitzako laguntza-orrialdean jasota dauden eskakizun eta gomendio teknikoak.
  • Zerbitzuan harpidetu behar da.

Nola eman dezaket baimena jakinarazpen elektronikoetan harpidetzeko edo baja emateko?

"Jakinarazpen elektronikoetan harpidetzeko edo baja emateko baimena" zerbitzura sartuta, orri honen bukaeran.

Nola funtzionatzen du?

Jakinarazpen elektroniko bat jaulkitzen den bakoitzean, ARARTEKOAK e-posta bat bidaliko du zuk adierazitako helbide elektronikora. Kontuan izan e-posta hori informatzeko baino ez dela.

Sar zaitez maiz zure jakinarazpen elektronikoen postontzian, jakinarazpen berririk jaso duzun egiaztatzeko. Ez utzi pasatzen 10 egun natural baino gehiago, hori baita araudiak ezartzen duen epea jakinarazpenetan sartzeko. Bestela, behin epe hori igarota, ARARTEKOAK ulertuko du jakinarazpena errefusatu egin duzula, eta egintza jakinarazitzat emango du ondorio guztietarako, non eta ez den egiaztatzen, ofizioz edo norbaiten eskariz, jakinarazpenean sartzea ezinezkoa izan dela arrazoi tekniko edo materialengatik.

Postontzian jakinarazpen berriak onartu edo errefusatu ahal izango dituzu. Une horretan pertsona fisikoa edo juridikoa jakinaren gainean dagoela ulertuko da, eta onartutako edo errefusatutako jakinarazpenak kontsultatu ahal izango ditu.

Jakinarazpena onartzean edo errefusatzean, jaso izanaren agiria bidaliko da, eta bitarteko elektronikoen bidez sinatu beharko da.

 

ZERBITZUETARA SARTZEA

Azken eguneratzea
2021eko apirilaren 8a
Laguntza Egun baliogabeen egutegia Zerbitzu etenaldiak Erregistro elektronikoa Kontratatzailearen profila Eman zure iritsia funtzionamenduaz eta zerbitzuez Agiriak baliozkotzea eta egiaztatzea Fakturazio elektronikoa Kainarazpen elektronikoak Gardentasun ataria

Arreta zuzeneko bulegoak