Hasiera -> Egoitza elektronikoari buruz -> ARCO eskubideak -> Lege oharra

Lege oharra

Herritarrei dagozkien eskubideak Administrazioarekin dituzten harremanetan:

  • Informazioa, orientazioa eta errespetuzko tratua jasotzea.
  • Izapideen arduradunak nor diren jakitea.
  • Administrazio erregistro eta artxiboetan sarbidea izatea, baldin hirugarren batzuen eskubideak urratzen ez badira edo hori eragozteko interes publikoko arrazoirik ez badago.
  • Aurkezten dituzten jatorrizko agirien kopia zigilatua eskuratzea eta halakoak berreskuratzea, espedientean jasota geratu behar ez baldin badute.
  • Interesdun gisa parte hartzen duen espedienteen bideratze-egoeraren berri izatea, eta haren agirien kopiak eskuratzea.
  • Alegazioak egitea eta agiriak aurkeztea prozeduretako edozein unetan, entzunaldiaren izapidearen aurretik, betiere.
  • Arauetan eskatzen ez diren agiriak edo gaia kudeatzen duen administrazioak dagoeneko dauzkan agiriak ez aurkeztea.
  • Jakinarazpenak jasotzeko tokia eta lehentasunezko bidea hautatzea.
  • Administrazioarengandik berariazko erantzun bat jasotzea.
  • Administrazioari nahiz haren zerbitzuko pertsonalari erantzukizuna eskatzea, legez hori zilegi denean. Datuak Babesteko Erregistro Nagusian kontsultak egitea, haien datuen tratamendu eta erabilerari buruz nahiz fitxategiaren arduradunaren nortasunari buruz.
  • Datuak zuzentzea, deuseztatzea nahiz haiek erabiltzearen aurka egitea, legean ezarririk dagoen moduan.
  • Konstituzioak eta legeek aitortzen dizkieten beste eskubide guztiak.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua) 35. artikuluaren eta Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoko 14., 15. eta 16. artikuluen moldaketa.

Eskubide horietakoren bat errespetatzen ez dela uste baduzu, udal zentro eta informazio bulego guztietan zein webgunean Udalak eskura jartzen dizun Kexa eta Aholkuak sisteman egin dezakezu erreklamazioa.

Loturak

Azken eguneratzea
2017ko maiatzaren 17a
Laguntza Egun baliogabeen egutegia Zerbitzu etenaldiak Erregistro elektronikoa Kontratatzailearen profila Eman zure iritsia funtzionamenduaz eta zerbitzuez Agiriak baliozkotzea eta egiaztatzea Fakturazio elektronikoa Gardentasun ataria

Arreta zuzeneko bulegoak